XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amintore Fanfani yaunek belbilleraiño laguntzen ziotela.

Goizeko ordu batetan (Ipar-Ameriketako gaueko 8-ak), 6-garren Paul Yankee Stadium'era yoan zan meza ematera.

Eun milla lagun meza entzuten.

Geiagoentzako lekurik etzalako.

Milloi bat lagunentzat lekurik izan balitz ere, an izango ziran meza entzuten danak.

Yankee Stadium Ipar-Ameriketako yolastokirik aundiena da izan; ta orregatik aukeratu zuten, beste txikiagoak alde bat utzirik.

Otoitzak bost mintzairetan.

Umetxo-moltzo batek lenengo yaunartzea.

Onein artean, kasta bietarikoak: beltzak ta zuriak.

Zuriak geiago.

Mezan, 6-garren Paul'ek berak itz egin zuan.

Meza amaitu-ta, mundu guztiko feria ikustera, bereziki ta geldiroago Batikano'ko baita (1).

Goizeko 3-rak baiño geroago (Ipar-Ameriketako gaueko 9 ta erdiak), 6-garren Paul berriz egazkinlandara, Erromarako itzulia egiteko.

Itzulia, amerikar egazkiñean: Transworld Airlines Twa.

Antxe agur egin zioten goreneko agintariek ta ordezkariek.

Eta Aita Santuak berriz itzalditxo labur bat egin zuan, arei danei eskerrona agertuz egin zioten arrera e-derr-e-de-rra-ga-tik.

An Ipar-Ameriketan eun milloi lagun egon izan dira, Aita Santuaren bidealdia urrutikuskiñez ikusten.